Mintzapraktikaren bueltan hilak 19an jardunaldia egingo dute Kulturaten

ARRASATE.

Zahar-Berri egitasmoak 20. urteurrena ospatzen duela baliatuz, Mintzapraktikaren bueltan jardunaldia antolatu du Arrasateko AED elkarteak, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean. Datorren eguenean, hilaren 19an, egingo da jardunaldia, Kulturateko areto nagusian. Jardunaldian mintzapraktika programen inguruko ekarpenak zein egitasmotik kanpoko eragina zabaltzeko proposamenak ere aurkeztuko dira.

Mintzapraktika alorreko dinamizatzailei eta bidelagunei zuzendutako ekitaldi hau 9:00etatik 13:00ak arte luzatuko da. Bidelagunen ekarpena mintzalagun egitasmoetan; bidelagunentzako gomendioak eta baliabideak... besteak beste izango dituzte berbagai.

Izena emateko idatzi posta elektriko honetara: mintzapraktikarenbueltan@gmail.com edo dei egin 943 771228 - 695 186 852 telefonoetara.

Fotos

Vídeos