MGEPeko bi ikaslek Kutxa Fundazioko sariak jaso dituzte

Oihane eta Egoitz Osane Lizarralde irakaslearekin. /  DV
Oihane eta Egoitz Osane Lizarralde irakaslearekin. / DV

DV ARRASATE.

Gipuzkoako Unibertsitate eta Lanbide Heziketako Zentroetako espediente bikaindun 102 ikasle sarituen artean MGEPko bi daude. Aurten 48 neskak eta 54 mutilek jaso dituzte Ikasketa Amaierako Sariak; berauen artean Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lanbide heziketako bi ikasle zeuden: Oihane Axpe bergararra eta Egoitz Otegi legazpiarra.

Gabon aurretik Donostiako Eureka! Zientzia Museoak egindako ekitaldian diploma eta 500 euroko sari bana jaso zuten.

Oihane Axpek ASIR zikloa ikasi du eta Egoitz Otegik Robotika Industrialeko Goi Mailako Teknikariarena. Biak DUAL programan egon dira ikasketen bigarren maila egin duten bitartean; Ohiane ALMIS enpresan eta Egoitz Mondragon Assemblyn.

Biek bertan jarraitzen dute, ikasketekin aurrera egitea erabaki dutelako. Izan ere Oihanek beste Goi mailako ziklo bat hasi du; Egoitzek, aldiz, Automatizazio Industrialeko Masterra hasi du Mondragon Uniberstitatean. Egoitzek aurretik badu Graduko titulu bat ere; Energia Berriztagarrien Ingeniaritzakoa hain zuzen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos