Leintz Eskola Kiroleko ikasturte berria hasi da

Kirolariak. Eskola kiroleko ikasturtea, maiatzaren 26ra arte.

ARRASATE.

Asteon hasi dira Leintz Eskola Kiroleko 17-18 ikasturteko ekintzak eta badabil neska mutil pila, udal zein ikastetxetako kirol instalakuntzak betetzen eskola kiroleko saioetan parte hartuz.

Irailaren 25ean hasi eta maiatzaren 26ra bitartean hamaika kirol praktikatuko dituzte lagunekin batera eta monitoreen laguntzarekin.

Datorren astean urriaren 2tik aurrera, ekingo diote San Martin (Aramaio) eta Luis Ezeizako (Eskoriatza) ikastetxeek beraien ekintzei. Kirol Elkarteen ekintzak ere aste honetan eta hurrengoan hasiko dira; futbola eskola, zeunba eskola, igeriketa eskola...Urriaren 21etik aurrera zapatuetako ekintzekin hasiko dira. Egutegia https://leintzeskolakirola.files.wordpress.com web gunean ikusi daiteke

Aurten berrikuntza aipagarri bezala, boleibola kirol berria praktikatzen hasiko dira LH 5 eta 6 mailetako neska-mutilek. Oraindik ere, inor eskola kirolean parte hartzeko interesaturik balego, jar dadila harremanetan bere ikastetxeko koordinatzailearekin

Joan den astea Europako kirolaren astea izan da eta honen inguruan hainbat ekimen antolatu zituzten herri ezberdinetan. Ostiralean Europako Eskola Kirolaren eguna da eta LEK-tik seme-alabekin jarduera fisikoa edo kirola praktikatzera animatzen dituzte herritarrak.

Fotos

Vídeos