Kataideko errebueltako istripuez galdetu dio EH Bilduk Foru Aldundiari

ARRASATE.

EH Bildu aspaldian kezkatua da GI-627 errepideak Musakola Auzoko Kataide gunean duen Txuriseneko errebueltan izaten diren istripu ugariez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumena denez errepideen artapena eta kudeaketa, udal talde honek zenbait galdera egin dizkio Bide-azpiegiturako diputatuari Batzar Nagusietako EH Bilduko Iban Asenjo batzarkidearen eskutik: zenbat istripu egon diren Arrasateko GI-627 errepidean 2017an zehar; zein den istripu horien arrazoi nagusia diputatuaren ustez; noiz izan zen GI-627 errepidea, Arrasateko zatiari dagokionez, bere osotasunean asfaltatu zen azken aldia; teknikoen arabera noiz asfaltatu beharko zen berriro?

Galdera hauek hilaren 5ean erregistratu zen eta «erantzunaren zain» daudela adierazi du Enerko Barberena zinegotziak. «Espero duguna da soluzio bat eskaintzea arazo honi herritarron bizimodua hobetze aldera», gehitu du EH Bilduko kideak.

Fotos

Vídeos