Jubilatzen diren udal langileen ordezkapena planifikatzea eskatu du EH Bilduk

ARRASATE.

Azken Pertsonal Batzordean Arrasateko EH Bilduk Udal Gobernuari eskatu zion plan bat egiteko udal langileen jubilazioak garaiz aurreikusi eta ordezkatze prozesuak behar diren moduan egiteko.

Eskaera dator jakinik bai euskara sailean bai pertsonal sailean arloburuak jubilatu zirelako «alternatibarik gabe eta hori ez da ona udal funtzionamenduarentzat ezagutza galtzen delako, hainbat egitasmo eteten direlako eta abar».

Jakinik gainera «udal arlozehatz batzuetan urte gutxian langile asko jubilatuko direla aldi berean, esaterako kontuhartzailetzan edota udaltzaingoan, orain hasi behar da kudeaketa onaren bidetik langileen ordezkatzeak planifikatzen eta aurreikusten urteotan metatutako jakintza eta egiteko modua gal ez dadin».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos