Joseba Errastiri 410 euroko saria gidabaimena euskaraz ateratzeagatik

Sariduna. Garay zinegotziak eman zion saria Errastiri./
Sariduna. Garay zinegotziak eman zion saria Errastiri.

DV ARRASATE.

Aurten 28 pertsonek atera dute gidabaimena euskaraz. Horien artean, 410 euroko saria zozketatu du Udalak. Hain zuzen, azterketa teoriko baten prezioa. Zozketaren irabazlea Joseba Errasti izan da eta Juan Ramon Mendieta euskara saileko zinegotziaren eskutik jaso du saria.

Debagoieneko Mankomunitateak eta bailarako euskara zerbitzuek egindako lanari esker, autoeskolen esku jarri zen 2009an azterketa teorikoa euskaraz lortzeko materiala: teoriko orokorreko eskuliburua; testak (ikasleek Internet bidez egiten dituzte testak); multimedia programa (euskaraz entzuteko eta 3D ikusteko); autoeskolan eduki beharreko panel informatiboak ele bietan, eta terminologia hiztegia.

Egun Arrasateko autoeskola guztietan atera daiteke gidabaimena euskaraz. Egitasmoa martxan jarri zenean bost autoeskolatik hiruk erabaki zuten parte hartzea. Gaur egun, autoeskola guztietan atera daiteke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos