Japoniako ipuin kontaketa saioa gazte eta helduei zuzenduta datorren astean Kulturaten

Rakugolariak. Hiromi (eskubian) eta bere kontu kontalariak. / DV
Rakugolariak. Hiromi (eskubian) eta bere kontu kontalariak. / DV

DV ARRASATE.

Udazkenaren atarian, 'Mundutik Arrasatera' ipuin kontaketak bueltan dira Kulturaten. Saio bitxiarekin ekingo diote kurtso berriari: hamar urtetik gorako gazteei eta helduei zuzendutako ipuin jaoniarren kontaketarekin.

Axen Escalada, Arantzazu Maiz, Maider Ibarguren eta Hiromi Yoshida arituko dira ipuin kontalari euskaraz hurrengo asteartean, hilak 19, Kulturateko areto nagusian 18:30ean hasita.

Hiromi Yoshida japoniar euskalduna da. Tokion bizi da eta hizkun-tzalaria da, unibertsitateko irakaslea.

Aspalditik Azpeitira etortzen da bisitan urtero eta gure hizkuntza eta kulturari buruz asko ikasi ondoren, Euskal Herrira Japoniako kulturako bitxikeri bat ekartzea bururatu zitzaion.

Hizkuntzalaria izanik, Japoniako ahozko tradizioko literaturatik, rakugoa ekartzea aukeratu zuen. Rakugoak orain dela lau mende edo, parre pixka bat egiteko helburuarekin sortutako istorioak dira. Kontalari bakarrak, kimonoz jantzita eta lurrean eserita, aintzinako pertsonaia batzuk bizitako xelebrekeriaren bat kontatzen du. Hiromik rakugoak euskaldunen artean zabaltzea eskatu zien bere adiskide azpeitiarrei eta hauek, bere lagunek, bere nahia, errespetu eta ilusio handiz, betetzen saiatzen ari dira, rakugolari bihurtuz... Beraz, Euskal Rakugoa ezagutu nahi dutenek eta akaso parre pixka bat egin kontu kontalari hauekin, Hiromiren Rakugolariak ikustera joatea baino ez dauka.

Fotos

Vídeos