Ate irekiak Musakolako kiroldegian datorren astean

DV ARRASATE.

Kurtso berri bat hastera doa eta beste behin Arrasateko Kirol Zerbitzuak ekintzen eskain-tza zabala prestatu du: aretoko jarduera lasaiak (K-stretch, pilates, aero-pilates, bodybalance) eta baita aktiboak ere (strong, zunba, spining, bodypump), igerilekuko jarduerez ahaztu gabe noski. Hauek guztiak probatzeko aukera izango dute herritarrek datorren asteko astearte, asteazken eta ostegunean, hau da irailaren 12, 13 eta 14an. Izan ere, ate irekien jardunaldiak egingo dira Musakolako kiroldegian egun hauetan zehar.

Ekintzak probatzeko

Ekintza ezberdinak probatzera animatu nahi duen orok 943 252 030 telefonora deitu edota Musakolako kiroldegiko harreratik pasa eta izena ematea besterik ez du eginbehar. Goizeko 6:30ean hasi eta gaueko 19:30ak bitartean ekintza ezberdinak burutzeko aukera edukiko dute, probatu eta gustuko izanez gero, gerora urtean zeharreko kurtsoetan apuntatzeko.

Honako hauek izango dira ekintzak aukeran; irailak 12, asteartea: k-stretch, hipopresiboak, pilates hastapena, aero pilates hastapena, body balance, strong, spining, body pump, krosfit eta aquagym; irailak 13, asteazkena: k-stretch, hipopresiboak, pilateshastapena,yoga, zunba, zunba step, spining, spininggazteak eta aquagym; irailak 14, osteguna: k-stretch, hipopresiboak, body balance, strong, spining, body pump, krosfit, aero pilates gazteak eta aquagym.

Informazio gehiago behar izanez gero, Musakolako kiroldegiko harreran edota 943 252 030 telefonoan aurkituko daiteke.

Erreserben azken eguna

Irailaren 17an, igandea, Hirugarren Lauhilekorako Kirol Zerbitzuak dituen instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken eguna izango da Musakolako kiroldegian. Hori dela eta bazkide eta erabiltzaileek kontutan eduki behar dute data hau eta baita alokatu daitezkeen instalakuntza zeintzuk diren ere; Musakolan: kantxa, tenis pistak eta padel pistak; Antoñan: kantxa, frontoiak eta squasha: Iturripen: frontoiak, tenis pista eta kanpo zelaiak; Uarkapen: frontoia eta errebotiloak, eta Mojategin: futbol eta errugbi zelaiak.

Fotos

Vídeos