Ane Irazabalek yihadismoaz eta errefuxiatuez jardungo du

DV ARRASATE.

Ane Irazabal kazetari eta erreportari arrasatearrak yihadismoaz eta errefuxiatuen krisiaz jardungo du gaur asteartean, irailak 5, Kulturaten. Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkarteak Goiena Komunikazio Taldearekin antolatu du berbaldia eta 19:30ean hasita Eneko Azkarate Goienako edukietako zuzendariak elkarrizketatuko du Ane Irazabal.

Ekitaldiaren izenburua 'yihadismoa, errefuxiatuen krisia... zer dago atzean' da. Nazioarteko informazioa jorratzen duen Ane Irazabal kazetariaren begiradak Ekialde Hurbilera eramango gaitu.

Fotos

Vídeos