Industria isuri kutsatzaileen txostena osatu eta publiko egiteko eskatu du EH Bilduk

DV ARRASATE.

EH Bilduk ingurumen arloko hiru ekimen aurkeztu ditu Hirigintza eta Ingurumen sailean. Batetik, «urtean zehar egoten diren industria isuri kutsatzaileen txostena osatu eta publiko egiteko eskatu diogu udalari posible duen heinean».

Nahiz eta azken urteotan industriak aurrerapausoak eman isurien kontrolean, oraindik «airera, uretara edota kontrolatu gabeko hondakinek naturari kalte» egiten dietela gogoratu du udal talde honek. Isuri hauen kudeaketa administrazio ezberdinen eskuduntza izan arren, EH Bilduk uste du udalak «egin eta aurkez dezakeela urteko txosten bat arrasatearrek informazio osatua izan dezaten gaiaren inguruan».

Eukaliptoa

Bigarrenik, Arrasaten jada landatua den eukaliptoaren inguruan «sentsibilizazio eta kontzientziazio lana egitea lur jabeekin» eskatu du EH Bilduk. EHUko ikerlariek frogatu dute eukaliptoa «kaltegarria dela mendiko uren kalitatearentzat eta Portugalgo gobernuak berriki debekatu du eukalipto gehiago landatzea suteen arloan duen eragin txarragatik» jakitera eman dute. Behin hasita, «ondo legoke ere sentsibilizazio ariketa hau bertako zuhaitzen landaketaren sustapenarekin lagundua balitz».

San Balerio

Amaitzeko, Arrasateko hainbat eragilek Meatzerreka auzoko San Balerio lursailean eginiko lana «zabaldu eta ospatzeko jardunaldia antolatzea» proposatu du EH Bilduk. «Ingurumen kontserbazio, herriko ondare natural eta historikoa ezagu-tzera emateko, naturguneak herritarrei gerturatzeko eta pertsonen garapen emozionalean esku bat botatzeko egitasmoa izan zen Besaide, Naturtzaindia eta Sustraibarri eragileek eginikoa Udalaren eta boluntario ugariren laguntzaz».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos