Goikobaluko gazteluaren jaia ospatuko dute larubatean

Antolatzaileen agerraldia klaustroetan. / OLIDEN

DV ARRASATE.

Garai batean Goikobalun zegoen nafar erresumako gaztelua gogora ekarriko dute aurten ere larunbatean egingo den jaian. Herriko hamalau kultur elkartek antolatzen duten erromeriaren bosgarren edizioa izango da etzikoa.

Santa Barbara gainean dagoen Goikobaluko balore hístorikoa, botanikoa eta ludikoa aldarrikatzeko asmoz, duela bost urte berreskuratu zuten antzinean Goikobalun egiten zen erromeria

Arrasateko bizitza soziala eta kulturala aberasten duen jai hau honezkero lau alditan antolatu dute eta herriko hainbat kultur elkarteren ekarpen aktiboekin elkarlanean eta udalaren laguntzarekin, erromeria egun hau arrasatearren agenda kulturalean Sartzea lortu dute.

Bosgarren edizioari begira, jarduera berriak sartu dituzte eta goizetik arratsaldera arte ume, gazte eta helduentzako egitarau oparoa antolatu dute Goikobaluko gazteluaren jairako.

Halaber, antolatzaileek azaldu nahi izan dute herrian antolatzen diren beste ekitaldi batzuekin «bat ez etortzeko, hemendik aurrerantzean irailaren 4. asteko zapatuan erromeria eguna finkatzea adostu» dutela.

Zapatuko egitaraua 11:30ean hasiko da Goikobalura ibilbide gidatuarekin Ferrerias kaleko Arotz plazatik abiatuta. 12:00etan Herriko plazan elkartu eta Goikobalura igoko dute kalejiran. Herriko plazan furgoneta bat izango da bazkari zorroak gora eramateko.

Goikobalun sagardo kupela eta taberna egongo dira. 13:00ean umeentzako jolasak eta dantzaldia Ttakuneko txalaparteri, Bertso Eskola, Lore Gazteak eta Arrostaitz dan-tza taldeekin, Trikitixa Eskolarekin eta Udalaxpe taldeekin batera; 13:45ean sokatira txapelketa; 15:00etan bazkaria 'heuk eruen, heuk jan!' 15:45ean kanta herrikoiak; 16:00etan Patxi Monterok gidatuta 'Herrixa dantzan' saioa; 17:15eta Leire eta Eneritzekin berbena; 18:45ean Goikobalutik jaitsiera.

Fotos

Vídeos