Euskararen Plaza izendatu zuten domekan Zaldibarren dagoen izenbako parkea

Bataioa. Euskararen Plaza izendun plaka jartzeko unea. /  MONDRABERRI
Bataioa. Euskararen Plaza izendun plaka jartzeko unea. / MONDRABERRI

DV ARRASATE.

Zaldibarren dagoen izenbako parkeak badu jada izenik. Euskararen plaza deitzen da domekaz geroztik Udaltzaingoa, Ereindajan eta Txatxilipurdiren egoitzen ondoan dagoen eremua. Baina hirurek Nafarroa etorbidean dute bere helbidea. Euskararen plaza inauguratu berriak ez dauka beraz ez bulegorik, ez dendarik ez eta bizitzarik. Hori dela eta Udalak ez dio orain arte izenik eman nahi izan gune honi. Tokiko Gobernuak duela aste gutxi Euskararen plaza izendatzea erabaki zuen. Eta erabakia herenegun domekan gauzatu zen Euskararen Egunaren ospakizunen baitan.

Erraldoi eta kilikien konpartsa eta gaiteroak kalejiran joan ziren Seber Altube plazatik bertaraino. Eta hantxe, txalo artean, plaka berria jarri zuten Udaltzaingoaren egoitzaren aldameneko paretean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos