Borrar
Elkarretaratzea. Etxez etxeko laguntzako langileak plazan. DV
Etxez etxeko laguntzako langileek lan baldintza duinak eskatzeko mobilizatu dira

Etxez etxeko laguntzako langileek lan baldintza duinak eskatzeko mobilizatu dira

Viernes, 20 de abril 2018, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Etxez etxeko lagun-tzako UTE CLECE Zaintzen enpresako langileek mobilizazioak hasi dituzte lan baldintzak duintzearen alde urteetako borrokaren ondoren. Egun, etxez etxeko laguntzako hi-tzarmen estatala aplikatzen zaie: 1.755 ordu urtean eta plantilaren %65ak %60ko jardunaldia baino baxuagoarekin daude; hau da, 700 euro baino gutxiagoko soldatak irabazten.

Sektore feminizatu bateko langileak direla eta, ez dute ahazten «emakumezkoek gizonezkoek baino %25 gutxiago irabazten» dutela.

CLECE enpresa daukate negoziazioan aurrez aurre, Arrasaten 2013tik zerbitzua gestionatzen duen enpresa. «Errealitate mardula izan dugu enpresa honekin eta bere eguneroko praktika regresiboekin: nominak gaizki ordaintzea, aparteko ordainsariak gaizki ordaintzea, hitzarmena ez betetzea... eta gainera, gogoratu behar dugu oraindik ere aldi baterako langileak garela, langile finkoak izan beharko genukeenean, nahiz eta urtetan bertan lanean egon», salatu du ELA sindikatuak.

Lau urtetan bilerak, saiakerak eta mila esfortzu egin ostean eta Udalak zerbitzua lehiaketara atera behar duen unean, CLECErekin negozia-tzen hasi dira, baina enpresa honek «negoziaketa guztiz blokeatu du», ELAren arabera. «Ez dugu onartuko urte askoan bidean galdu ditugun eskubideak CLECEk bere gain har-tzea eta diru publikoarekin negozioa egitea». Bitartean, Udalak egoeraren aurrean «beste aldera begira-tzen» duela salatu du ELAk.

Etxez-etxeko laguntzako langileek «gure lan esparrua propiora erakitzeko enpresa behar dugu».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios