Errigoraren kanpaina abian da Nafar hegoaldeko produktuekin

DV ARRASATE.

Udazkenarekin batera, abiatu da Errigoraren urte bukaerako kanpaina. Iazkoan bezala, Nafar hegoaldeko produktuz osatutako bi saski daude aukeran, 50 euroren truke biak ala biak. Eskaerak hilaren 14a bitartean egin daitezke herriko toki hauetako batean: AED, Txatxilipurdi, AEK, Jai Zale eta Ereindajan. Internet bidez ere egin daiteke Errigoraren web gunean (www.errigora.eus).

Hilaren 10ean ekarriko dute Arrasatera aurtengo kanpainan zehar hainbat herri bisitatuko dituen Errigoraren karpa. Ekimena hobeto ezagutu, saskiak eskatu eta Nafar hegoaldeko jaki goxoak dastatzeko aukera izango da bertan. 'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka' kanpainaren bosgarren aldia da aurtengoa. Iazkoan, 140.000 saski banatu zituen eta irabazietatik 175.000 euro, Nafarroako hegoaldeko euskalgintzara bideratu.

Hala, orain arteko lau kanpainak batuta, 600.000 eurotik gora bideratu ditu euskalgintzara Errigorak. Ekoizpen enpresei dagokienean, birekin hasitako kanpainan, 25 enpresa ari dira une honetan.

Fotos

Vídeos