Elkartasun Eguna aurrerapen kontzertu batekin hasiko da bihar gaztetxean

DV ARRASATE.

Hamabigarren Elkartasun Egunaren ospakizunak hasiko dira bihar musikaren bitartez euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien eskubideen aldeko aldarrikapena zabalduz. Aurten, berrikuntza gisa, bi egunetan ospatuko da Elkartasun Eguna: irailaren 9an aurrerapen gisa eta irailaren 16an. Bihar larubatean aurrerapen kontzertua egongo da 22.00etan gaztetxean. Ondorengo taldeek joko dute: 'DROP!' Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatzatik (hardcore basatia); '5 Twisters' Arrasatetik (rock&rolla. Kontzertu bakarra emango dute urte luzez jo gabe egon ondoren); 'Antiligent' Berlinetik (hardcore-punk gordina), eta 'Legen Beltza' Azpeititik(trash metala).

Elkartasun Egunaren mamia hurrengo zapatuan, hilak 16, helduko da. Hasteko, umeentzako jolasak egongo dira Biteri plazan goizean.

Eguerdian kontzertuak hasiko dira taberna desberdinetan zehar: Monte tabernan 'Jasan' Eskoriatzatik (punk rocka); Itzala/Kajoi tabernen kanpoaldean: 'Ain_1' Arrasatetik (rock intimista); Taupa tabernan 'Herstura' Oñatitik (post hardcore melodikoa), eta Ezkiña tabernan 'Trutens Band' Arrasatetik (punk rocka). Ondoren bazkari popularra egingo da Biteri plazan. Tiketak salgai (13 euro) Basati, Monte eta Taupa tabernetan salgai.

Arratsaldean kontzertu zaparrada etorriko da herriko taberna desberdinetara: Ekaitz tabernan 'Deskarga' Aretxabaltatik(ska-punk); Branka tabernan 'WC' Arrasatetik (punk); Basati tabernan 'Txerrikumeak' Aretxabaltatik (punk); Osorik tabernan 'Perlata' Arrasatetik (punk rocka); Iturriotz tabernan 'Crap' Arrasatetik (Punk '77 ); Etxoste tabernan 'Bitz' Oñatitik (punk rock jostalaria); Jai Zale tabernan 'Hiena' Gasteiztik (post rocka); Iluntz tabernan 'Tara' Gasteiztik (post rocka); Muxibar tabernan 'Las Clitorixxx' Arrasatetik (punk), eta Dat tabernan 'Tears&Beers' Gernikatik (punk oi). Arratsaldeko 19.30etan manifestazioa egingo da herriko plazatik abiatuta «euskal preso, errefuxiatu eta iheslari politikoen eskubideen defentsan».

Fotos

Vídeos