Borrar

Doke Antzerki Taldea obra berria prestatzen ari da azarorako

Martes, 20 de febrero 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Doke Antzerki Taldeak beste obra bat taularatuko du aurten eta buru belarri ari da prestakuntza lanetan. Bi urte eman dira 'Aingeru ala kurriloi?' antzezlana eskaintzen hasi zirenetik eta artean haren dramatizazioa ahaztu gabe bestelako an-tzezlan berri baterako konpromisoa hartu zuten dokekideek, eta 2018ko azaroan dute hitzordu berria.

Aurrekoetan bezala, Aramaion ari dira entseguetan, Vene Herrero zuzendariaren gidaritzapean. Baina obrak berrikuntza sakona dakar eta ohiko dokekideez gain gazte multzo baten presentzia nabarmentzen da. Laster albiste gehiago izango dira DATen muntaia berri honetaz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios