Dendetara 'on line' heltzeko aplikazio bat garatu dute

'Merkatari'. Herriko hainbat dendari aplikazioaren aurkezpenean./
'Merkatari'. Herriko hainbat dendari aplikazioaren aurkezpenean.

DV ARRASATE.

'On line' bidez herriko dendetara heltzea posible egiten duen doako aplikazioa garatu dute. 'Merkatari' du izena. Goiena Komunikazio Taldeak eta ISEA Ikerketa Zentroak bultzatu dute ekimen hau Arrasateko Udalaren babesarekin eta Ibai-Arte eta Debagoieneko Mankomunitatearen kolaborazioarekin dute.

Arrasatearren eta Arrasateko komertzioen arteko harremana indar-tzea helburu duen doako erreminta da 'Merkatari'. Txat sistema baten bitartez, erabiltzaileak eta komertzioak elkarren artean komunika daitezke.

Era berean, komertzioek negozioaren informazioa argitara dezakete; adibidez, dituzten produktu edo zerbitzuak igota, 'Merkatari'-ko erabiltzaile guztiek ikus ditzaten.

Horrez gain, produktuen eta zerbitzuen promozioak jaso eta erreserbak egin ditzakete erabiltzaileek, baita erosketak baloratu eta horien tiketak gorde ere.

Aplikazioa martxan dago Arrasaten eta 60 bat komertzio dabiltza martxan plataforma berri horretan.

Edozein komertziok aplikazioan alta ematea nahi izanez gero, www. debagoienakomerkatari.eus webguneko 'Jar zaitez gurekin kontaktuan' atalera jo behar du.

Bezeroek euren betiko dendara jo behar dute aplikazioa erabiltzeko. Dendariak bakarrik eman diezaioke alta bezero bati plataforman.

Prozesua oso erraza da: bezeroak izena eta mugikorraren zenbakia eman behar dio dendariari eta hark aplikazioan alta emango dio; ondoren, bezeroak aplikazioa deskargatuko du mugikorrean. Behin hori eginda, 'Merkatari' erabiltzeko moduan egongo da.

Fotos

Vídeos