Caritasek bolondresak behar ditu Bidean proiektuaren formakuntza alorra indartzeko

DV ARRASATE.

Caritasen ekimena eta Sarea Fundazioak kudeatutako Bidean proiektua pasa den uztailaren 10ean martxan jarri zen Arrasateko Kataide Poligonoan. Urteak dira Caritas bazterkerian daudenei laguntzen lan egiten duela. Bidean proiektuaren helburua, bazterkerian dagoen debagoiendarrari gizarteratze eta laneratze prozesuan jarraipen pertsonala egitea da. Horretarako formakuntza prozesua du oinarria.

Bolondresak sustrai gogor eta garrantzitsuak dira Caritasentzat. Bolondresei esker aurrera egiten du egunero formakuntzako arlo ezberdinetan: erdarazko ikastaroak, pertsonen harreran eta jarraipen pertsonalizatuan, sukaldaritza ikastaroak, informatika, administrazio lanak...

Ikasturte berria hasita eta Bidean proiektuaren formakuntza alorra indartu nahian debagoiendarrei deialdia egin nahi die Caritasek bolondresak behar dituelako. Interesatuak irailaren 15a baino lehen 688 683 193 telefonora deitu edota a.juldain@sarea.com helbidera idatzi dezakete.

Fotos

Vídeos