EH Bildu, «oso kezkatua» Fagor CNAren egoeraren aurrean

DV ARRASATE.

Arrasateko EH Bildu «oso kezkatuta» agertu da Fagor CNA-ren egoerari buruz. «Abenduan ere salatu genuen bezala, Euskal Herriak eta Debagoienak bizi duten desindustrializazioak erabaki sendo eta konpartituak behar ditu», diote. «Hilabeteak igaro dira langileek salatu zutenetik enpresaren gardentasun falta eta etorkizunerako plan sendorik eza. Garai hartan Eusko Jaurlaritzak eta bereziki Arantza Tapiak Cataren jarduna ondo baloratu zuten. Zoritxarrez denborak arrazoia eman die langileei». Hortaz, Arrasateko EH Bilduk salatu nahi du «Arantza Tapia eta Eusko Jaurlaritzaren jarduna, onberegi jokatzen baitute berme sendorik aurkezten ez duen enpresa zuzendaritzarekin. Arrasateko Alkateari berriz elkarlana eskaintzen eta eskatzen diogu bitartean, komunikazio zuzenarekin batera, gaiak herriarekiko duen garrantziagatik. Amaitzeko langileei gure elkartasun eta babesa, abenduan esan genuen moduen euren esanetara jartzen baikara ezein laguntzarako».

Fotos

Vídeos