Arrasate literatur lehiaketen sari banaketa ekitaldia, etzi Kulturaten

DV ARRASATE.

Etzi ostegunean, maiatzak 10, jakingo dugu zeintzuk diren AED elkarteak antolatutako Arrasate literatur lehiaketen aurtengo saridunak. Ekitaldia Kulturateko areto nagusian izango da, 18.30ean hasita.

Urtero moduan, Arizmendi Ikastola, Arrasate Herri Eskola eta Arrasateko Institutuko irakasleen laguntza izan dute aurkeztutako lanak epaitzeko. 86 lan denera. Baita Olatz Ibarluzea, Unai Bergaretxe eta Xabi Betzuen bertsozaleena ere. Den-denei eskerrak eman nahi dizkie AEDk, «euren laguntzarik gabe nekez atera ahalko genukeelako aurrera ekintza eder hau. Bejondeiela».

Denera, 20 sari banatuko dira eta, gaur gaurkoz, finalista geratu diren sortzaile gazteen izenak hauek dira.

Ipuinen lehiaketan: Ane Saizar Cazalis, Maren Tena Hidalgo, Itsaso Urgoitia Agirre, Lide Ezpeleta San Pedro, Kattalin Linazisoro, Nerea Agirre Uribarren eta Judith Zubia Aranburu.

Poesia lehiaketan: Maren Tena Hidalgo, Josune Nieto, Danel Iturbe Cubillo eta Esti Benitez

Bertso paperen lehiaketan: Lide Azkarate Ojanguren, Maren Tena Hidalgo, Mariam Moya, Alaitz Etxebarria Maortua, Garazi Barrena Urrutikoetxea, Beñat Barrena Urrutikoetxea, Malen Basabe, Olatz Zuazubiskar Iñarra, Oihana Arana Cardenal eta Haizea Arana Cardenal.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos