Alternatiben Azoka eta hainbat mahai-inguru gaztetxean

DV ARRASATE.

AGAKOren (Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuak) 27. urteurrena aitzaki moduan hartuta Alternatiben Azoka eta hainbat mahai-inguru antolatu dituzte gaztetxean.

Gaur 19.00etan Osasunaren inguruko mahaingurua egingo da. Bertan Euskal Herriko Bilgune Feministako Osatze Feminista lantaldeko kide bat eta Aitor Aspuru, (Gatazka kolektiboko kide eta 'Drogas, capitalismo y movimientos radicales' liburuaren egileetako bat) izango dira mintzakide.

Bihar azokaren eguna izango da. Sebero Altube Plazan DDT banaketak, La Gallina Vasca, Ekintza Zuzena, Musika Zuzenean eta beste banatzaile batzuen postuak izango dira goizean zehar. Goizeko 11.30ean Kulturateko areto nagusian mahainguru bat egingo da, kontrainformazioaren inguruan.

Arratsaldean Ekintza Zuzen burokratikoen txanda helduko da. Goiener, Setem, Nortlan, Fiare eta Izarkom-ek euren proiektuen berri eta xehetasunak azalduko dituzte kulturateko areto nagusian 17.00etatik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos