AEDko ekintza taldearen iritzia kiroldegiko 40.urteurrenaren ekintzen inguruan

ARRASATE.

Musakolako 40. urteurrena dela eta, AED Elkartearen Ekintza taldea «harridura, kezka eta haserrea» azalari nahi izan du. Prentsa ohar baten bitartez, 40. urteurrena ospatzeko antolatu ziren urpeko jolasen inguruan bere iritzia azaldu du. «Arrasatearrok ez gaude ohituta, zorionez, gure hizkuntzarekiko halako utzikeriak ikusten, eta han zeuden hainbat herritar etorri zaizkigu elkartera igerilekuan ikusitakoa kontatu eta euren haserrea azaltzera. Ez zaie arrazoirik falta. Kontratatutako enpresa Zaragozakoa izateak ez du gertatutakoa justifikatzen. Udalak eredu izan behar du hizkuntza eskubideen errespetuan eta horrek ezinbesteko irizpide izan, bere jardunean. Bestela, bere hizkuntza politikak sinesgarritasuna osoa galduko du eta ez da legitimatuta egongo herritarroi alde horretatik ezer eskatzeko. Espero eta eskatzen dugu aurrerantzean ardura gehiagoz jokatzea», diote.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos