Borrar

Arrasate Dragoiko gimnastak Bergaran arituko dira bihar

N.G.

Viernes, 31 de marzo 2017, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arrasate Dragoi Taldeko gimnastek urteko lehiaketekin jarraitzen dute. Oraingoan, Eskolarteko B mailako eta Benjamin topaketaren bigarren fasean izango dira, bihar larunbata, Bergarako Labegaraieta kiroldegian hain zuzen ere. Goizeko saioa 10:40ean hasiko da eta bertan alebin eta infantilak bakarka zein taldean lehiatuko dira.

Arrasatetik hauek parte hartuko dute: Alebin B taldeka esku libre eta pilotarekin: Aiala Losada, Maddi Etxagibel, Daniela Pineda, Sara Yan Azkarate eta Maider Aguirreurreta; Alebin B bakarka uztailarekin Nora Marco, Miren Miguelez eta Liyanis Alonso; Infantil B taldeka bost uztaiekin: Eki Balanzategi, Nahia Ruiz, Irati Larrinaga, Maider Medina eta Irune Aranbarri, eta Infantil B bakarka pelotarekin Lorea Pierrugues. Arratsaldean 17:10ean, benjaminen txanda izango da, taldeka zein bakarka aritu direlarik: Iradi Belategi, Paula Gonzalez, Izaro Urkiza, Ariane Alcalde, Paula Andres eta Irune Maidagan; June Iriarte, Ainhoa Busto, Iraia Baena, Garazi Prieto, Ixone Eguren eta Haizea Bolinaga; Itxaso Saizar, Izaro Etxabe, Maialen Velez de Mendizabal, Eider Leibar, Laia Etxagibel eta Irati Pineda; Paula Larrañaga, Alazne Canales, Izar Aspiazu, Silvia Rodrigues, Alaitz Balzategi eta June Ugarte. Bakarka Eider Vazquez, Nira Cid eta Laia Bollon parte hartuko dute pelotarekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios