Diario Vasco

Arrasasoi ekintza igerilekura salto egingo du bizkar estiloa lantzeko

  • 30 minutuko hiru saio egingo dira hilaren 25, 28 eta 30ean

Completa tus looks con complementos urbanos a precios increíbles

Hasta 90%

Homewear para hombre y mujer

Hasta 70%

Marca española en moda pre-mamá

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Diversión para todas las edades!

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Relojes de pulsera de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuak pasa den martxotik aurrera eramaten duen Arrasasoi programaren beste ekimen bat aterako du aurrera azaroan. Izan ere, hilaren 25, 28 eta 30ean abonatuentzat doan izango diren 30 minutuko igeriketa kurtsoak emango ditu Musakolako igerilekuan.

«Igeriketa kurtso hauek igeriketa teknika hobetzen laguntzeko balioko dute, bizkar estiloa landuz egingo dira eta 30 minutuko saioak izango dira», azaldu dute kirol zerbitzutik. Bizkar estiloa aukeratu da, nahiz eta erabiliena ez izan, berez, «osasuntsuena delako, gorputzaren horizontaltasuna bilatzerako orduan estilorik osoena baita, arnasketarako arazo gutxien sortzen duena izateaz gain». Hala ere, litekeena da hurrengo hilabeteetan beste estiloak lantzeko kurtsoak ere ateratzea.

Parte hartzeko baldintza bakarra Udal kiroldegiko abonatu izatea eta Musakolako kiroldegiko harreran, edota 943 77 16 77 telefono zenbakira deituta izena ematea da. Plaza mugatuak izango dira, 10eko taldetan banatuta egongo baitira saioak. Kurtsoarekin, «hanken eta besoen mugimendua hobetuko da, gorputzaren posturan horizontaltasun gehiago lortu ere eta igeri egiterakoan arnasketa arazoak edukitzea ekidin daiteke». Hortaz, bizkar estiloa probatu nahi izanez gero jo Musakolako kiroldegira.

Martxoan jarri zuen martxan 'Arrasasoi: hamabi hilabete, hamaika gai' programa Arrasateko Udaleko Kirol Zerbitzuak. Bertan, hilabetean behin ekintza ezberdinak burutzen dira kirola eta osasuna landuz eta biak uztartuz. Ekimen horien barruan, kurtsoak, hitzaldiak, mahai-inguruak, Kirola Kalera eguna bezalako ekintzak... antolatu dira. Orain aurrenekoz igerilekura egingo dute salto Arrasasoik.

Kurtsoak doan izango dira, ostiralean hilaren 25ean goizeko 12:00etan eta 28 eta 30ean arratsaldeko 20:15etan. Kurtsoarako eta kiroldegiko beste gaien inguruan jakiteko jo www.arrasate.eus webgunera edo kiroldegian bertan galdetu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate