Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Bizente Goikoetxearen omenezko azken ekintzak

PPLL

Miércoles, 16 de noviembre 2016, 00:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aramaio omenaldi beroa eskaintzen ari zaio 2016 urtean zehar herriko konpositore famatua izan zen Bizente Goikoetxeari. Arabako Diputazioarekin elkarlanean ekitaldi ugari izan dira bai Aramaio, Valladolid eta Gasteizen. Dagoeneko urtea bukatzear dagoen une honetan, omenaldiaren azken txanpan sartuta, beste bi ekitaldi hauek eskainiko dira azaroan eta abenduan:

Etzi ostiralean, azaroak 18, Aramaioko udaletxeko pleno aretoan mahai-ingurua egingo da 18.30etan haista. Sabin Salaberrik, Rafa Mendialduak eta Floren Unzuetak hartuko dute parte eta Jose Mari Velez de Mendizabal moderatzaile arituko da. Ekitaldian Goikoetxearen omenez argitaratu den liburua aurkeztuko da: 'Bizente Goikoetxea, Aramaioko musikari unibertsala. 1854-1916' J.M. Velez de Mendizabalek idatzitakoa.

Bestetik, abenduaren 2an San Martin parrokian kontzertua emango dute Arrasateko eta Aramaioko parroki abesbatzek ilun-tzeko 19.00etan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios