Diario Vasco

Mugi eta Lurraldebus txartelekin kiroldegira sartzeko aukera

Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuak kiroldegiko erabiltzaileei ahalik eta modu errazenean jarri nahi die bertara sartzeko modua. Bide horretan lanean, 2015ean, sistema berri bat jarri zen martxan: hartz-markarena hain zuzen ere. Eta oraingoan aurrera pausu berria eman dute. «Zerbitzu hobeago eta erosoago bat ezartzeko asmoz», garraio publikorako erabiltzen diren txartelak balioztatu ahal izatea kiroldegian sartzeko. Banda magnetiko txartelak erretiratzen hasiko da gutxika-gutxika eta hauek hurbiltasun txartelengatik aldatzen joango da. Horretarako lehen pausua Mugi eta Lurralde-Bus txartelak balioztatzea izango da, modu honetara kiroldegira sartzeko beste txartelik erabili behar ez izateko. Txartel hauek erabiltzen hasteko bi baldintza bete beharko dira: Alde batetik, txartel hauek nominalak izatea, hau da, erabiltzailea identifikatzen duen txartela izatea eta ez karga sistemako txartela, eta bestetik, kiroldegian, hemendik aurrera txartel hori erabili nahi duzula adieraztea bertan aktibatu ahal izateko. Gaur egun kiroldegiak 5.100 abonatutik gora ditu eta horietatik ia 3.000k erabiltzen dute hatz-markaren sistema kirola egitera sartzeko. Gainontzeko abonatuek banda magnetiko txartela deritzona erabiltzen jarraitzen dute eta hauei gauzak errazteko asmoz egin du Udal Kirol Zerbitzuak aldaketa.

Horrez gain, datorren astean, hilaren 14tik 18ra, hau da, astelehenetik ostiralera, Musakolako kiroldegiko kantxa itxita egongo da bertan egingo diren hobekuntza batzuk tarteko. Bi esku-hartze egingo dira: batetik, larrialdi irteera gehiago jarriko dira, hiru irteera berri hain zuzen eta bestetik, bi saski berri jarriko dira entrenamenduetarako margotu den saskibaloi kantxa berri baterako. Udal zerbitzu teknikoek ahalegin berezia egin dute lanak batera egin daitezen eta ahalik eta eragozpen txikiena eragiteko erabiltzaileei.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate