Diario Vasco

'Gau Eguna' ospatuko du gaur Txatxilipurdik haur, gaztetxo eta familiekin

'Gau Eguna' antolatu du Txatxilipurdik haur, gaztetxo eta familiekin gaur ostiralean, azaroak 4, egitarau bereziarekin.:

17:30ean hasiko dute eguna Portaloitik-Plazara Ilargitxorekin batera eta herriko musikariekin kalejira bat eginaz.

18:00etan plazan haur eta familientzako ipuin kontaketa mitologiko bat egingo da, 3-8 adin tarteko haurrei eta beren familiei zuzenduta egongo da, gure arbasoen historiekin batera goza dezaten.

18:30ean sua karta jolasaren partida erraldoiaz hasiko dira. 8 urtetik aurrerako haur eta gazteei dago zuzendua jolas hau. Jolas ezberdinak egingo dira simultaneoki plazan eta gidari nagusi bat izango dute partida guztiek. Jolas honetan ere pertsonai mitologikoei bizitza emango diete, Mari, Inkisidoreak, Galtzagorria, Kuxkuxeroa... aurkituko dituzte. Jolasa baino gehiago izango da: eztabaida, azpijokoa, emozioa....

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate