Diario Vasco

Dokek 'Aingeru ala kurriloi?' taularatuko du domekan

Aurkezpena. Doke Antzerki Taldeko kideak.
Aurkezpena. Doke Antzerki Taldeko kideak. / OLIDEN

'Aingeru ala kurriloi?' antzerki obra berriro taulara eramango du domekan, azaroak 6, Doke talde amateur arrasatearrak. Antzezpena Amaia antzokian izango da 19.30etan eta sarrerak 10 euro balio du.

'Aingeru ala kurriloi?', Josemari Velez de Mendizabalek idatzia eta maiatzean estreinatua, hiru ahizpen istorioa da. XX. mende erdialdean kokatzen da. Hiru ahizpetatik adinduenak gurasoen etxetik alde egin behar izan zuen haurdun geratu zenenan eta ez zen inoiz itzuli. Beste bi ahizpa ezkongeen bizimodu arrunt eta itogarria halako batean irauli egiten da alde egindako ahizparen alaba etxera agertzen denean, ama hil zaiolakoan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate