Borrar
Seberon. Euskalgintzako, Udaleko eta dendarien ordezkariak.
Dendariekin euskaraz egiteko 'Baietz 1000' kanpaina abian da

Dendariekin euskaraz egiteko 'Baietz 1000' kanpaina abian da

Hurrengo asteetan konpromiso hori aktiboki hartu nahi dutenen mila argazki bildu nahi dituzte, denak era 16 urtetik gorako herritarrenak

DV

Jueves, 27 de octubre 2016, 00:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskalgintzak, Ibai-arte merkatari elkarteak eta Udalak 'Baietz 1000' erronka jarri dute abian dendariekin euskaraz egiteko ohitura areagotzeko helburuarekin. 'Dendariekin euskaraz, pozik gainera!' kanpainan parte hartzera deitu dute azaroaren 2tik aurrera. Hurrengo asteetan konpromiso hori aktiboki hartu nahi dutenen mila argazki bildu nahi dituzte, denak era 16 urtetik gorako herritarrenak. Norberak argazkiak WhatsApp bidez (688690017) edo posta elektronikoz bidali ditzake (baietzmila@gmail.com).

Azaroaren 18tik abenduaren 3ra bigarren fase bat burutuko da eta bertan parte hartuko dutenen artean Ibai-arteko dendetan erosteko hiru bono zozketatuko dira 100, 75 eta 50 euroko baliokoak.

Arrasateko dendariak saiatzen ari dira euskara menderatzen Udalaren eta Euskalgintzaren laguntzarekin. Raquel Alonso, Luko dendakoak, laguntza hori eskertu nahi izan du, eta erizten dio «oso inportantea» dela «bezeroekin euskaraz egin ahal izatea». Eta bidebatez animatzen ditu erosleak «guri euskaraz egitera».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios