Secciones
Servicios
Destacamos
N.G.
Viernes, 30 de septiembre 2016, 00:12
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Udal Kirol Zerbi-tzuak ekitaldi berezia antolatu du gaur arratsalderako. Kurtso berriari hasiera emango zaio hainbat ekintza plazaratuz, parte hartze librearekin, familia giroan edo bakarka gozatzeko. 'Arrasasoi: hamabi hilabete, hamaika gai' programaren barruan, beste motatako ekintza bat egingo da beraz, orain arte egindakoekin alderatuta ezberdina, Monterron Parkean kurtso hasiera ekitaldiarekin. Familia giroan, bakarka, bikoteka... nahi den moduan parte hartu ahal izango da, helburua «giro onean eta arratsalde polit bat pasatuz, kiroldegian praktikatzeko aukera dagoen ekintza ezberdinak ezagu-tzea baita», adierazi dute kirol zerbitzutik. Ekitaldi hau, gaur burutuko da, arratsaldeko 17:00tan hasi eta 19:30ak bitartean gutxi gora behera. Egitarauaren barruan, honako ekintza ezberdinak aurkitu daitezke: Umeentzako pilatesa, eta helduentzako hipopresiboak, nordic walking edota krossfit. 30 minuturen bueltan egongo diren klaseak izango dira, beharrezkoa den materiala bertan egongo da, baita musika ere eta bertatik pasatzea eta probatu nahi izatea nahikoa izango da klase berezi hauetako partaide sentitzeko. 17:00etan umeentzako pilatesa egingo dute eta ordu berean hipopresiboak, 17:45ean nordic walking-a eta 18:30etan krossfit. Euria egiteko arriskurik balego, ekintza bertan behera geldituko litzateke.
Maritxu Kajoi
Datorren urriaren 7an egun hadia izango da Arrasaten. Maritxu Kajoi eguna ospatuko da eta jai eguna dela kontuan hartuta ordutegi berezia izango du kiroldegiak. Aurten goizez bakarrik egongo da zabalik, hau da erabiltzaileek 09:00tatik 14:00taraedukiko dituzte zabalik kiroldegiko ateak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.