Diario Vasco

Herriko muralgileen proposamenak faltan bota ditu EHbilduk

Martxan da Gipuzkoa etorbideko paretan (Gelman) egingo den murala aukeratzeko parte hartze prozesu herritarra. BAZ gunean daude lana egiteko adjudikazioa lortu duen enpresak egin dituen 5 proposamenak.

EHbilduko zinegotziek, ohar batean aditzera eman dutenez, «begi onez ikusten dugu herritarren iritzia aintzat hartzea, baina aukeren artean enpresaren zirriborroez gain faltan bota ditugu arrasateko muralgileen proposamenak». Eneko Barberenaren aburuz, herriko muralgileek «badute curriculuma, esperientzia eta eskubidea euren diseinuak kontuan hartzeko. Uste dugu ederra litzakeela enpresaren proposamenez gain herriko artisten proposamenak egotea, horma horretarako zerbait lantzen hasiak ziren eta. Oraingo prozesuan ezin bada, ea hurrengorako posible den».