Diario Vasco

Sukaldaritza begetariano eta argazkigintza gazte-ikastaroak

Udaleko gazteria sailak sukaldaritza begeteriano eta argazkigintza ikastaroak antolatu ditu urritik abendura bitartean. Sukaldaritza begetarianoa era erraz batean errezeta begetarianoak egiten irakatsiko du Mireia Alberdi dietistak urriaren 18tk azaroaren 29ra, martitzenetan (18:00-20:00). Prezioa: 30 euro (20 euro ikasle edo langabeentzat). Argazkigintza hastapen mailako ikastaroa Sergio Gonzalez argazkilariak emango du, zapatu goizetan, azaroaren 5etik abenduaren 3ra (10:00-13:00) Kulturaten. Prezioa: 25 euro (15 euro ikasle edo langabeentzat). Izena emateko: Gazte Bulegoa, 943.25.20.65 edo gaztebulegoa@arrasate.eus.