Borrar
Antolatzaileak. Herriko 13 elkartek parte hartu dute.
Sokatira Txapelketa eta beste zenbait berrikuntza Goikobaluko erromerian

Sokatira Txapelketa eta beste zenbait berrikuntza Goikobaluko erromerian

PPLL

Jueves, 22 de septiembre 2016, 01:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Etzi larunbatean ospatuko den Goikobaluko erromeriak sokatira txapelketa eta beste zenbait berrikuntza ekarriko ditu bere laugarren edizioan. Ibilbide historiko-didaktiko gidatua, umeendako jolasak, doke partidak, talo-postua-taberna, norberak eramandako bazkaria... izango dira 13 elkartek antolatzen duten festa herrikoi honek berritasunak.

Ibilbide didaktikoa goizeko 11:00etan abiatuko da Arotz enparantzatik. Gida batek hainbat azalpen emango ditu hiribilduaren, gazteluaren eta beste hainbat iraganeko konturen inguruan.

12:00etan Herriko plazan bildu eta Goikobaluruntz kalejiran abiatuko dira herritarrak. Bertan trikitilariek, bertsolariek, dan-tzariek eta albokarien emanaldiak egongo dira.

'Hik eruen, hik jan' leloarekin egingo den bazkalostean kanta herrikoiak abestu eta Patxi Monterok gidatutako dantza-saio parte har- tzailea izango da.

I. Sokatira txapelketa 16:45ean izango da. Parte hartzeko izena aurrez ematea komeni da. Zortzi laguneko taldeak (mistoak ahal izanez gero) osatu eta apuntatu be3harra dago taldearen izena emanez Jai Zale, Irati eta Osorik tabernetan.

Eneritz, Leire eta Jontxuren doinuek alaituko dute arratsaldeko erromeria 18:45ean kalera jeisteko ordura arte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios