Borrar

Arrasate-Gesalibar taxibusa irailaren 30ean bukatuko da

PPLL

Martes, 20 de septiembre 2016, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arrasate-Gesalibar-Arrasate taxibus zerbitzua irailaren 30ean etetea erabaki du Udalak «ibilbide bera bi zerbitzu ezberdinek egiten dutela ikusirik».

Taxibusaren ibilbide berean dabilen Arabako Aldundiaren autobus zerbitzuak izan duen handitzea eta aurki izango duena kontutan hartuta, Taxibus zerbitzuaren kontratua ez luzatzea eta berau irailak 30ean amaitzea erabaki du Udalak.

Gaur ezagutzen dugun bezala, taxista zehatz baten bitartez emanda, 2001 urtean hasi zen, testu inguru zehatz batean, partikularrei zuzendutako taxi zerbitzu murritza zela-eta -taxistek nabarmen enpresekin lan egiten zutelako-, eta Araba Aldundiko Gasteiz-Aramaio-Arrasate zerbitzu nahiko txikia zela-eta, egunean lau-bost zerbitzurekin eta asteburuan zerbitzurik gabe.

Taxibusaren ibilbide berean ibiltzen da Arabako Aldundiaren 'Autobuses Arriaga' enpresaren zerbitzua, eta zerbitzu honek handitzea izan zuen 2016 hasieran. Hermanos Arriagaren autobusak egun, 9 zerbitzu lanegunetan eta 5 zapatu, domeka eta jai egunetan eskaintzen ditu. Urri bukaeratik aurrera Hermanos Arriagaren zerbitzua indartzeko asmoa de Arabako Aldundiak. Laburbilduz, lanegunetan orduoro egongo litzateke zerbitzua.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios