Borrar

Erorikoak prebenitzeko tailerra Musakolan, urriaren 4ean

65 urtetik gorako pertsonentzako ikastaroa izango da, Udal Kirol Zerbitzuak eta Osakidetzak antolatuta

PPLL

Sábado, 17 de septiembre 2016, 00:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuak Osakidetzarekin elkarlanean 65 urtetik gorakoen-tzako tailerra prestatu du datorren urriaren 4rako, erorikoak prebeni-tzeko tailerrak hain zuzen ere. Ge-hienez 30 pertsonek parte hartu ahal izango dute eta izen ematea zabalik dago jada. Saioa Musakolako kiroldegian izango da eta bi parte izango ditu: teorikoa eta praktikoa eta arratsaldeko 16:00etan hasita, 2 orduko iraupena edukiko du gutxi gora-behera. Hortaz, aurkezpena egin eta gero, zahartze-prozesua, osasun-azterketak eta erorikoek berekin dituzten arriskuak izango dute mintzagai, baita elikagaien, oinetakoen eta arroparen garrantzia eta etxe barruko ingurune-arriskuak ere. 16:30ean gutxi gorabehera jarduera fisikoaz arituko dira: osasunerako onurak, udal-eskaintza, jarrera-higienea: oreka eta malgutasuna eta udaleko kirol zerbitzua. Ondoren, ortopediaz hitz egingo dute: euskarriak (makilak eta makuluak), nola erori eta erori ondoren nola jaiki ikastea.

Eta azkenik, etxeko laguntza eta suteen aurkako sistema azalduko dute baita, jarduera fisikoa egiteko udal-eskaintza ere. 65 urtetik gorakoentzako dago prestaturik tailerra. Izen ematea zabalik dago eta horretarako Arrasateko Ospitalera (943 035 302) edota Osasun Zentrora (943 035 250) jo edo deitu dezakezue.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios