Diario Vasco

Elkartasun Eguna zapatuan hainbat ekintzarekin

Kulturate. Elkartasun Eguna aurkezteko agerraldia.
Kulturate. Elkartasun Eguna aurkezteko agerraldia. / MONDRABERRI

«Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde»ko Elkartasun Eguna ekintzaz gainezka dator bihar larunbatean. Tailerrak, jolasak, bazkari herrikoia eta batez ere musika izango dira nagusi Iosu Arkauz herrikidea bereziki gogoan izango duten egun honetan.

Antolatzaileek aditzera eman zutenez, Arkauzek «dagoeneko 25 urte daramatza espetxean eta hori gutxi ez eta Europako legediaren arabera kalean egon behar lukeen arren, espainiar epaitegiak behin eta berriro ukatzen diote askatasuna».

Agerraldiaren deitzaileen ustetan, «zoritxarrez, konponbide eta bake eskenatokiak urruti daude oraindik Euskal Herrian injustiziak, ukazioak eta mendekuak bere horretan dirauelako». Hala, iharko Elkartasun Eguna deitu dute egitarau oparoarekin.

Hasteko, goizeko 11.00etatik aurrera umeentzako jolasak egongo dira Biterin. Kontzertuak goizetik hasiko dira. 12.30 etan Gela Berezia eta WC arituko dira Monte eta Taupa tabernetan hurrenez hurren. 13.10etan, Igor Letona jazz quartet Kajoi eta Itzala parean, eta Chente Ezkiñan.

Bazkaria izango da Biteri plazan 14.30etan. Tiketak Amaiur, Monte eta Irati tabernetan daude salgai (13 euro).

Arratsaldea kontzertuz beteta dator. 17.00etan Ekaitz, Irati, Banka, Amaiur, Basati, Osorik eta Gure-Leku tabernetan zuzeneko saioak izango dira; eta 18.0etan hasita, Iturriotz, Etxoste, Jaizale, Haize, Iluntz, Arrasate, Muxibar eta DATen.

19.30etan manifestazioa aterako da Herriko plazatik

Gauen kontzertua izango da gaztetxean 22.00etan hasita (5 euro) ondorengo kartelarekin: Screaming for change, Bar Remigio, Flyshit eta Eskean Kristo.