Diario Vasco

Trikitixa Eskolaren ate irekiak gaur arratsaldean plazan

Trikitixa Eskolako kalejira aurtengo San Juan jaietan.
Trikitixa Eskolako kalejira aurtengo San Juan jaietan. / OLIDEN

Trikitixa Eskola, bere 25. urteurrenaren ospakizunen baitan, kalera aterako da gaur bere eginkizuna ezagutzera eman eta trikitixa zaletasuna sustatzeko.

Arratsaldeko 18:00etan eskolako soinujole eta panderojoleak kalejiran aterako dira. 18:30etik aurrera 'gurozuna jotzeko' aukera emango diote trixikitixa edo panderoarekin saiatu nahi duten gaztetxoei.

II. Trikigina

Plazan pintxoak, sagardoa eta ardoa egongo dira. Panderoak egiten dituen artisau bat ere aritu da, eta baita pulpeiro bat ere etorriko da. Datorren ikasturterako matrikula bertan egin daiteke. Umeentzako jolasak egongo dira. Txatxilipurdik lagunduta.

Horrez gain II. Trikigina egingo da, gin-tonikak prestatzeko erakustaldia. Herriko zenbait tabernako zerbitzarik gin-tonika prestatzen erakutsiko dute.