Borrar

Arrasate Dragoiko gimnastak Ordizian izango dira asteburuan

Bihar, Eskolarteko B mailako Gipuzkoako txapelketan arituko dira eta igandean, aldiz, Udaberri torneoko bigarren fasea

N.G.

Viernes, 20 de mayo 2016, 01:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Beste aste betez, Arrasate Dragoi Taldeko gimnastak hi-tzordua izango dute. Oraingoan, bihar hain zuzen ere, Eskolarteko B mailako Gipuzkoako Txapelketan izango dira. Ordiziako Majori kiroldegian hasiko dira goizeko 10:25ean eta bertan alebin eta infantilak bakarka zein taldeka lehiatuko dira. Arrasatetik hauek parte hartuko dute: Nora Marco (alebin b bakarka), Lorea Pierrugues (infantil b bakarka) eta Eider Lasanta, Lorea Pierrugues, Nahia Irazola, Izaskun Garcia eta Uxue Azkue, eta Eki Balanzategi, Alaitz Bengoa, Nahia Ruiz, Irati Larrinaga eta Irune Aranbarri (infantil b taldeka).

Igandean, hilak 22, berriz, Udaberri torneoko bigarren fasea izango da, Ordizian. Saioa goizeko 10:00etan izango da eta oraingoan alebin, infantil eta kadeteak arituko dira. Arrasatetik 15 gimnasta alebin lehiatuko dira, 10 infantil eta 4 gimnasta kadete.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios