Aritz Saidik Siriako egoeraz egingo du berba gaur Olaranen

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Aritz Saidi Olaortua antzuolarrak 'Zer gertatzen ari da Sirian?' izenburudun hitzaldia emango du Olaran etxeko batzar aretoan gaur arratsaldeko sei eta erdietan. Sortuk antolatutako saioa da. Ekialde Hurbileko herrialde honi buruz duen ezagutza azalduko du zinegotzi ohiak. Gerrak gogor jo du lurralde hura azken urteotan.

Txirrindularitza

Aritz Kortabarria (Eulen) 23 urtez azpiko karrerista 36. sailkatu zen zapatuan Urretxun jokatutako proban. Irabazleak minutu bat eta 46 segundoko aldea atera zion.

Antzuola eitten

2018-2030 plan estrategikoa osa-tzeko martxan jarri den Antzuola eitten prozesuaren barruan, herritar guztiei zabaldutako batzar irekia egingo da bihar, eguena, arratsaldeko sei eta erdietan Torresoroako areto nagusian. Herriaren erronka nagusiak identifikatzea da aurreneko bilera hauen helburua eta horretarako ahalik eta informazio handiena eta iturri desberdinetatik jasotakoa batu nahi dute arduradunek. Atzo beste bilera bat izan zen zoriz, eta aldi berean hainbat irizpide kontuan hartuta, aukeratutako jendearekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos