Arientzako kanpaijole eskolak entzuteko moduko urteurrena ospatuko du irailaren 2an

Kanpaijole. Felix Medinabeitia.
Kanpaijole. Felix Medinabeitia.

ARETXABALETA.

Arientzako kanpaijole eskolak entzuteko moduko X. urteurrena ospatuko du irailaren 2an, larunbata. Kanpaijole direnak eta ez direnak erakartzeko egitaraua 11:00etan hasiko da 'ibilaldi' akustikoarekin Irabango iturritik Arientzara. Ondoren, 12:00etan, «kanpai joaldia baino askoz gehiago» iragarri dute auzoko elizondoan. Kanpai hotsak entzungo dira eguerdian zehar Mitarte Garai jatetxean bazkaltzeko ordura arte (izena eman abuztuak 31a baino lehenago).

18:00etan Dixauen eta The Potes taldeen doinu akustikoek alaituko dute eguna. Kanpaiak jotzea, beste leku askotan bezala, galtzeko zorian zen Arientzan. Joxejoakinena baserriko Madinabeitiatarren jakituria jaso eta tradizio horri jarraipena eman nahian 2007an Arientzako kanpai jole eskola sortu zuten.

Fotos

Vídeos