Antzuola Kirol Elkarteak datorren egubakoitzean du urteko batzarra

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Antzuola Kirol Elkarteak hurrengo egubakoitz arratsaldeko zazpietan egingo du urteko batzar nagusia Olaran etxean. Hamabost minutu lehenago, zazpiak laurden gutxiagotan, jarri dute lehen deialdia. Joaten diren bazkideei opari bana emango zaiela iragarri du zuzendaritza batzordeak.

Honako aztergaiak izango dituzte: 1. Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena; 2. Diru kontuak (2016-17 denboraldiko aurrekontua eta 2017-18ko aurreikuspena); 3. Kirol gaiak; 4. Ba-tzorde berritzea; eta 5. Galde-erantzukak eta iradokizunak.

San Martzial jaiak

Lizarraga auzoak San Martzial festen bigarren eguna ospatuko du gaur. Goiz eta arratsaldez dituzte ekitaldiak.

Hona egitaraua: goizez, 11:00etan, plater tiraketako probak; egun osoan, umeentzat ohe elastikoa eta gaztelu puzgarria; arra-tsaldez, 16:30ean, plater tiraketa; 18:00etan, txokolatada; ilun-tzean, 21:00ean, herri afaria; ondoren, suzko erruberak eta izozkia; afalostean, erromeria Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallusekin.

Bihar goizeko hamaiketa erdietan jokatuko da, bestalde, txirrindulari igoera. Meza aurretik irtengo dira.

Fotos

Vídeos