'Antzuola eitten' egitasmoko bigarren fasean 118 lagunek hartu dute parte

Torresoroako areto nagusian egindako batzarraren irudia. /  ANTZUOLA EITTEN
Torresoroako areto nagusian egindako batzarraren irudia. / ANTZUOLA EITTEN

Talde eragilea apirilaren 11n bilduko da berriz eta beste bi batzar ireki antolatuko dira datozen bi hilabeteetan

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Herriko hurrengo plan estrategikoa, 2018tik 2030era bitartekoa, osatzeko bigarren fasean 118 antzuolarrek hartu dute parte. Egitasmoaren gidari den Aztiker enpresak zehaztu du «56 emakume eta 62 gizon» izan direla. «Gainera, esan daiteke aniztasuna egon dela parte-hartzaileen artean, genero eta adin tarteei dagokionez».

Hiru puntu landu direla azpimarratu du Aztikerrek: «Hasteko, 2030 urteko Antzuola irudikatzeko saiakera egin da, itxaropenak neurtu eta norabideak argitzeko baliatuz. Ondoren, gaur egungo egoeraren azterketa gauzatu da herritarren per-tzepzioan oinarrituta, Antzuolak dituen indargune eta ahulguneak identifikatuz».

Orain arte aurreratutakoa ontzat jo dute arduradunek: «Hainbat gai behin eta berriz errepikatu dira: kirol azpiegitura, herritarren parte-hartzea, industria... Beste zenbait datu ere baieztatu dituzte: herritarren zahartzea, biztanle kopuruaren jaitsiera, genero desberdintasunak...».

Hori guztia lapikoan sartu ondoren, Aztikerrek hirugarren faserako proposamena jarriko du mahai gainean apirilaren 11an talde eragileak egingo duen bileran. Erabakitako ildo estrategikoan sakontzeko erabiliko dira hurrengo bi batzar irekiak. Apirila eta maiatzean burutuko dira bata zein bestea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos