Antzerkia arratsaldean eta musika gauean, emakumeek antolatuta

Lila kolorea nagusituko da gaur hainbat eta hainbat herritan. /  ARIZMENDI
Lila kolorea nagusituko da gaur hainbat eta hainbat herritan. / ARIZMENDI

Futbol taldeak Eztalan bigarren partida ilaran jokatuko du, Soraluzeren aurka gaur lauretan

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Emakumeeenganako indarkeriaren Nazioarteko Eguna dela eta, Andramanuelak emakume taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu gaur arratsalderako. Udala eta Bideberri mankomunitatea laguntzaile dituzte. Antzerki saioa izango da aurrenekoa, sei eta erdietan, Txabela Bragasen eskutik. Zehazteke dute non: Herriko plazan eguraldi onarekin eta Torresoroan, aldiz, euria bada. Ondoren, 'Biolentzia matxistak mila aurpegi ditu' lelopean, elkarretaratzean bilduko dira plazan bertan.

Jai giroa nagusituko da gero. Poteo musikatuan ibiliko dira kalez kale ta gaueko bederatzi eta erdietan gaztetxean dute hitzordua luntxerako. Ordubete geroago kon-tzertuei helduko zaie txanda. Karaokeari ere egingo diote lekua.

Puntu liladun zapiak ere eskura izango dira bi eurotan parte-har-tzaileek eros ahal izateko.

Bi futbol neurketa

Antzuola Kirol Elkarteko bi futbol taldek liga neurketak dituzte gaur Eztalan. Nagusiak bigarren jardunaldiz jarraian ariko dira etxean, kasu honetan Soraluzeren aurka. Arratsaldeko lauretan dute ordua. Aurreko asteburuan Ordizia ondo gainditu ondoren, puntuak poltsikoratzeko beste aukera bat da.

Kadeteen partida goizez da, hamaiketan hain zuzen, eta Aretxabaletako UDAren kontra. Bolada onean dira hauek.

Alebin neskak Eibarren bisita hartuko dute bihar goizeko hamaiketan eta maila bereko mutilei Zumarragako Urola etorriko zaie.

Infantilak Soraluzera doaz (gaur 11:00etan) eta jubenilek UDA izango dute zain Aretxabaleta (bihar arratsaldeko sei eta erdietan).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos