Aldundiak Galarretako elizako hiru eskultura itxuraberritu ditu

SERGIO EGUIA VITORIA.

Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua Galarretako herrian izan zen atzo, Zaharberrikuntza Zerbitzuko ordezkariekin batera, Jasokundearen elizari dagozkion hiru eskultura itzultzeko, azken bi urteotan aldundiaren instalazioetan zaharberritu ondoren.

Hiru irudi dira, Done Petri, Done Paulo eta Andra Mariarenak eta, jatorriz, Galarretako Andre Mariaren Jasokundearen elizaren aurrealde errenazentistako horma hobietan zeuden. Eraikin hori finkatu egin du aldundiak, baina sarrera guztiz suntsituta dauka. 1970eko hamarkadaren amaiera aldera aurrealdea egoera onean ez zegoela eta, Done Paulo eta Done Petriren eskulturak aurrealdetik desmuntatu ziren eta urteetan Velascotarren kaperako atartean gorde ziren, 2015ean Zaharberrikuntza Zerbitzura eraman arte.

Fotos

Vídeos