AKEk lau futbol talde federatuei eutsiko die datorren denboraldian

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Antzuola Kirol Elkarteko arduradunek hurrengo denboraldia prestatzeari ekin diote. Federatutako lau taldeei eutsiko diete: Preferentera igo den nagusia, jubenilak, kadeteak eta infantilak. Horiez gain, futbol eskolan alebin eta benjamin mutilenak zein neska alebinena izango ditu, aurrekoan bezala.

Zuzendaritza batzordeari ere berritu bat eman diote. Mikel Kerexetak azken urtean kide izan duen Ibon Gezalagarik laga dio buruzagitza. Hamar laguneko taldeak jardungo du lanean. Lau lagun berri heldu dira batzordera.

AKEren futbolari lotutako lehen dokumentuak 1993koak dira eta datorren urtean 25 urte beteko lituzke horren arabera. Baina Gezalagak dioenez, «aztertu beharrean gaude gai hori. Izan ere, lehenago hasi zen AKE atletismoarekin».

Fotos

Vídeos