Aihertarrekin senidetzera joateko 49 lagunek eman dute izena

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Datorren zapatuan Biarritzen egingo den Aiherra eta Antzuolaren arteko senidetze egunera joateko 49 lagunek eman dute izena. Autobus bat jarriko du Udalak. Aurten gazte kopuruak gora egin du eta haietako zenbait bezperatik joango dira aihertar gazteekin elkartzera.

Senidetzearen nobedade nagusia lekua da: Biarritz. Ganadu feria handia egiten da han eta bertara joango dira. Bazkaldu ere hiri horretan egingo dute.

Goizeko 8:15ean irtengo da autobusa Antzuolatik, 10:00ak aldera iristeko asmoz. Azoka ikusiz emango dituzte goiza eta eguerdia. Ordu bietan jarri dute bazkaria eta jan ostea animazioa izango da. Arratsaldeko sei eta erdietan hartuko dute etxerako bidea.

Fotos

Vídeos