Aiherra-Antzuola senidetze eguna San Isidro jaiarekin batera ospatuko da, maiatzaren 19an

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Antzuolari dagokio aurten Aiherrarekin egiten den senidetze eguna antolatzea eta maiatzaren 19an finkatu dute, San Isidro jaiarekin batera.

Nafarroa Behereko herri horretatik datozen lagunek egun horretako giroaz gozatu ahal izango dute antzuolarrekin batera.

Datozen asteetan egitaraua zehaztu eta hainbat ekitaldi bideratzen hasiko dira arduradunak ahalik eta eskaintza zabalena osatzeko asmoz.

Martxan da, bestalde, uztaileko herriko jaiak antolatzeko taldea. Bilera egutegia ere zehaztu dute datozen bi hilabeteetarako.

Hiru ostegunetan egingo dituzte: apirilaren 19an eta maia-tzaren 10ean eta 24an. Udaletxean batzartuko dira arratsaldeko sei eta erdietan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos