'Ahotik bihotzera' ipuin maratoiak bosgarren edizioa du eguerdi eta arratsaldez

Virginia Imaz aktore eta zuzendariak parte hartu nahi dutenen prestaketan lagundu du./
Virginia Imaz aktore eta zuzendariak parte hartu nahi dutenen prestaketan lagundu du.

Kalean izango da lehen ekitaldia eta Torresoroako areto nagusian, bigarrena

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Gaurko 'Ahotik biho-tzera' ipuin maratoiak bi ekitaldi ditu. Eguerdian, ordu batean hasiko da ipuin eta bertso poteoa, kalean zein tabernetan burutuko dena. Arratsaldeko sei eta erdietan izango da saio nagusia, Torresoroako aretoan antolatu den ipuin eta bertso maratoia. Bosgarren edizioa du aurten Antzuolako ipuin maratoiak.

«Ahozko tradizioaren festan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu», diote antolatzaileek. Nahi duen edozeinek parte har dezake Torresoroako jaian. Gehienez hamar bat minutuko iraupena izango du kontalari bakoitzaren jardunak. Norberak nahi duen hizkuntzan aritzeko aukera eskaini dute gainera. Ez du zertan euskaraz behar derrigorrez. «Zer kontatu? Nahi dena. Ezin dela irakurri da baldintza bakarra», azaldu dute arduradunek. Ipuinak, istorioak, garai bateko bizimoduaren pasarteak, bertsoak, kantuak... Zabala da aukera.

Virginia Imaz aktore eta zuzendariak laguntza eskaini du parte hartu nahi dutenen prestaketarako. Bakarrizketetan aditua, oholtza gainean zer egin ondo daki iaz Berdintasunaren Emakunde saria jaso zuen donostiarrak.

Sahara eta erakusketa

'Sahara, 40 urteko exilioa' erakusketa ikusi ahal izango da Olaran etxean datorren asteko zapatu eta domekan, arratsaldeko sei eta erdietatik zortzi eta erdietara egun bietan. Haren inguruan, gainera, hitzaldia antolatu dute martitzen arratsaldeko sei eta erdietan leku berean, Olaranen. Andoni Lubaki argazkilariak eta Juanma Balerdi Euskal Fondoaren arduradunak emango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos