Borrar

'Ahotik bihotzera' ipuin maratoia egingo da bihar zortzi kalean eta Torresoroan

JOSEBA LEZETA

ANTZUOLA.

Sábado, 7 de abril 2018, 01:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Ahotik bihotzera' ipuin maratoiak bosgarren edizioa izango du hilaren 15ean, hau da, datorren asteko domekan. Virginia Imaz aktore eta zuzendariak lagunduta, arratsalde osoan izango dira ekitaldiak, bazkalaurretik eta bazkalostean.

Ordu batetik ordu bi eta erdiak bitartean ipuin eta bertso poteoa egingo dute Antzuolako kale eta tabernetan, giroa berotuz. Maratoiko saio nagusia, berriz, Torresoroako areto nagusian izango da sei eta erdietatik aurrera. Ipuinak eta bertsoak entzuteko aukera aparta.

Antolatzaileek diotenez, «ahozko tradizioaren festan parte hartzera gonbidatzen dituzte» antzuolarrak. Ipuinak kontatzeko aukera ere eskaini dute: «Zer kontatu? Nahi dena. Ipuinak, istorioak, garai bateko pasarteak, bertsoak, kantuak... Paperetik ez irakurtzea da baldin-tza bakarra. Iraupena? Hamar bat minutukoa. Gehienez. Zein hizkuntzatan? Norberak nahi duenean».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios