2018-2030 plana osatzeko partaidetza prozesua aurkeztuko dute

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Antzuola 2018-2030 plan estrategikoa osatzeko partaidetza prozesua aurkezteko bilera egingo da Torresoroan hil honen erdialdera. Bi egun proposatu dituzte antolatzaileek: 14a, eguaztena, ala 15a, eguena. Ordua ere ondo finkatu barik dute, baina arratsaldeko zazpietan edo zazpi eta erdietan hasiko da.

Prozesuaren ardura bere gain duen Aztiker enpresako teknikariak azalduko ditu nondik-norkakoak eta helburuak jendaurrean. Parte hartzeko gonbita ere egingo du.

Futbola

Azken bi egunetan jausitako elurra oztopo ez bada, Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde infantilak Soraluzeri egingo dio aurre Eztalan gaur goizeko hamaiketan. Ligako azken jardunaldia da.

Nagusiek Arrasaten dute hi-tzordua bihar arratsaldeko lauretan. Mondragon izango dute zain Mojategin. Beste bi talde ere kanpoan ariko dira: Lasarten jubenilak eta Azkoitian kadeteak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos